Konpetentzia hitzak adiera ezberdinak ditu gure eguneroko hizkeran: mediku hori "konpetentea" da, epailearen "konpetentzia" da... Hiztegi batzuetan "gaitasun" hitzaren pareko ikusten dugu, baina hitz hau bere nortasun propioa hartzen ari da.
Alde batetik Europako Legebiltzarrak (2006) bizitza osoan ikasteko, pertsona osotasunez garatzeko, elkarrekin bizitzeko eta enplegurako, Erreferentziazko Europar Marko gisa zortzi Oinarrizko Konpetentzia gomendatu zituen.
  • Espainian antzeko planteamenduak ari dira egiten: 2007-08 ikasturtetik aurrera, Hezkuntza Lege Organikoa (LOE) eta Nafarroako eta EAEko curriculum ofizialak ezartzen hasi dira, eta lege horrek zortzi Oinarrizko Konpetentzien araberako curriculumaren ideia dakar.
  • Frantzian ere antzeko bidetik jarraitu dute "Socle Commun" deritzan planteamenduan.
Beste bide batetik (baina, agian, aurreko bidearekin uztar daitekeen bide batetik) Derrigorrezko Euskal Curriculumaren proposamena (2006) eta horren ebaluazioa (2007) OCDEko PISA ebaluaziaoren oinarrian dagoen DeSeCo (2002) planteamenduaren antzera eta Unibertsitateetan aplikatzen ari den TUNNING (2003) planteamenduaren antzera, Hezkuntza Konpetentzia Orokorretan oinarritzen da.